1973an sortutako Eika kooperatiba euskalduna buru duen talde industriala gara, Mondragon Korporazioaren parte dena. Gure proiektu sozio enpresarialaren garapenaren bidez aberastasuna eta lanpostu jasangarriak sortzen ditugu jarduten dugun ingurunean, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako.
Horretarako, linea zuriko egosketa elektrikoan soluzioak eskaini eta negozio aukera berriak garatzen ditugu, guztia bezeroen eta langileen asegarritasunera bideratuz eta gure baloreetan oinarrituz.
Atzerrian erronka egiteko proiektu berri baten bila zabiltza? Baduzu esperientziarik lidergo estrategikoan eta bikaintasun operatiborako arloan? Gustatuko litzaizuke nazioarteko bokazioa duen, ingurunearekin, pertsonekin eta ingurumenarekin konprometitutako proiektu sozioenpresarial batean parte hartzea? Pertsona baten bila gabiltza Mexikoko (Querétano) gure ekoizpen-plantaren zuzendaritza betetzeko: Eika taldeko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, produkzio plantaren kudeaketa orokorraz arduratuko zara, 300 langile baino gehiago dituelarik. Zure helburua errentagarritasuna eta efizientzia lortzea izango da. Oinarrian, zure kargu dauden pertsonen garapena izango duzu eta baita bezeroarenganako orientazio egokia ere.
Hurrengo baldintzak betetzen dituen pertsona batengan pentsatzen dugu: Erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulazioa, arlo teknikoan bada hobe.Prestakuntza eta esperientzia produkzioan, kalitatean eta alderdi ekonomiko-finantzarioetan.Ikuspegi orokorra, lorpenerako orientazioa, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasun handia.Ekimena, gaitasun berritzailea eta erabakiak hartzeko gaitasuna.Esperientzia egiaztatua kudeaketa lanpostuetan.Ingelesa, ahozko eta idatzizko goi-mailako maila (C1).Bereiz zaitzake, gainera: Zuzendaritzan esperientzia baduzu.Nazioarteko aurreko esperientzia badaukazu.Euskara maila altua baduzu.
#J-18808-Ljbffr